Orriak

2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

Picassoren Gernika

Gernika Pablo Picassoren margolan famatu bat da, 1937ko maiatzetik ekainera bitartean margotua, 1937ko apirilaren 26an Espainiako Gerra Zibilean izandako Gernikako bonbardaketa irudikatzen duena.

Espainiako Errepublikako Gobernuak agindu zion lana, 1937ko Parisko Nazioarteko erakustetarako. 1939an Espainian Franco jeneralaren diktadura ezarri zen. Picassoren koadroa New Yorkeko Arte Modernoko Museora joan zen, baina Pablok adierazi zuen Gernika Espainiara bueltatuko zela, berriz ere herrialde demokratiko bihurtzen zenean. 1981ean Espainiara iritsi zen. Retiro parkean egon eta gero, Reina Sofia Museora eraman zuten. XX. mendeko artelanik eta ikono garrantzitsuenetarikoa bihurtu da, gerrateek gizakiei eragiten dieten oinaze izugarrien eta bakearen sinboloa.





2016(e)ko urriaren 14(a), ostirala

Eguzkia eta Ilargia marrazteko hamaika era daude. Zuk zeuk ere egin dezakezu zure Eguzki edo Ilargi pertsonala. Milaka eta milaka era daude. Hemen duzue bat!!!